Larunbat honetan ospatuko da Legasan Bertizarana Eguna

TTIPI TTAPA 2011ko eka. 7a, 13:00

09:00etan botako den suziriarekin hasiko dira ekitaldiak

Larunbat honetan, ekainak 11, Bertizarana Eguna ospatuko da. Aurten, Legasan eginen da. Aipatzekoa da, hamar bat urte badirela besta hau ospatzen hasi zela, eta ordutik urte bat Legasan eta ber­tzea Narbarten egin da, txandaka.

Bailararen eguneko egitaraua hauxe izanen da.

• 09:00etan suziria botako da.

• 09:30ean argisoinuak izanen dira Narbarten, Legasan eta Oieregin.

• 10:00etan soka zirkuitoa izanen da BKZ-ren eskutik. Bailarakoen­tzat bakarrik izanen da.

• 12:30ean Baztango gaiteroak karrikak alaituko dituzte.

• 14:30ean bazkaria izanen da eta ondotik ber­tsolariak. • Bazkalondoan, sokatira saioa izanen da.

• Segidan dantzaldia ere izanen da Frantzisko Santxotenaren eskutik.

• 22:00etan afaria eginen da.

• 00:00etan gaupasa izanen da Trikidantz taldearekin.

 

GARBIKETA

Lerro hauek aprobe­txatuz, antolatzaileek gogoratu nahi izan dute, biharamunean, igandea, denen laguntza beharrezkoa izanen dela gauza guztiak bildu eta dena garbitzeko. Horretarako hitzordua 15:00etan egin dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun