Joan den urtarrilaren 23az geroztik, itxita dagoen Herriko Ostatua errentan emateko lehiaketa zabaldu du Kontzejuak. Deialdia azken egunetan dago gainera, eskaintzak aurkezteko epea larunbat honetan, martxoak 5, akituko baita, 12:00etan. Prezioa 270 eurokoa izanen da (BEZ kontuan hartu gabe). Kontakturako telefonoak ondoko hauek dira: 692 053499 eta 647 237186.