Narbarteko Herriko Ostatua itxita dagoenez, Kazekon eginen dira inauterietako otorduak

TTIPI TTAPA 2011ko mar. 2a, 08:56
Ez dira oraingo argazkiak guztiak. Goiko argazkia, duela sei urteko Ortzegun Lodi egunekoa da. Bertzeak, berriz, duela urte saila ateratakoak dira, inauterietan karrozak egiten zirenekoak. Utzitako ar

Berogailuak ere paratuko dira Kazekoren pabiloian

Aurtengo inauteriak desberdinak izanen dira. Betiko ilusio eta juer­garako gogoz iritsi zaizkigu, baina ostatua itxi­ta dagoenez, otorduak lekuz aldatu dira. He­rriko gazteek inauterietarako leku baten beharrean zeudela ikusirik, Kazekoren pabiloian pentsatu dute. Hotzik ez izateko berogailu haundiak jarriko dituzte eta egarrindako barra ederra izanen omen da.

Aldizkari hau etxeetara ailegatzen denerako, hasiak izanen dira inauteriak, baina hona egitaraua egunez egun:

 

MARTXOAK 2, ASTEAZKENA

• Bazkal on­doren, gaztetxoak mo­zorroturik baserrie­ta­ra bisita eginen dute.

 

MARTXOAK 3, Ortzegun Lodi

• Goizean gaztetxoek mozorroturik herriari bira emanen diote.

• Ondotik, herriak ostatu gainean daukan lokalean bazkalduko dute. • Arratsaldean, gustura egoteko jokoak izanen dira.

 

MARTXOAK 4, ORTZIRALA

• 21:00 aldera, Kazekon, katerin afari go­xoa izanen da herri guz­tiarentzat eta mo­zo­rrotuta agertzen bada hobe. Afarirako txartelak Ester janari-dendan eros daitezke.

• Afal ondotik, dantzandia Agerralderekin.

 

MARTXOAK 5, LARUNBATA

• 10:00 aldera gosaria eginen da Kazekon. Horretarako, Ester janari-dendan izena eman behar da aurretik.

• Segidan, gaz­teak, mozo­rroturik, base­rriei eta he­rriko etxeei bisita eginen diete.

• Gauean be­rriz ere Kazekon afaria izanen da, herriko boluntario ba­tzuek prestatua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun