Narbarteko inauteriak martxoaren 2tik 5era ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2011ko mar. 1a, 12:58
Umorez betetako inauteriak ospatzen dituzte Narbarten aspalditik. Artxiboko argazkia

Herriko Ostatua itxia dagoenez, Kazekon eginen dira inauterietako otorduak

Aurtengo inauteriak desberdinak izanen dira Narbarten. Betiko ilusio eta juergarako gogoz iritsi zaizkigu, baina Herriko Ostatua itxita dagoenez, otorduak lekuz aldatu dira. Herriko gazteek inauterietarako leku baten beharrean zeudela ikusirik, Kazekoren pabiloian pentsatu dute. Hotzik ez izateko berogailu haundiak jarriko dituzte eta egarrindako barra ederra izanen omen da.

Martxoaren 2an, asteazkenean, bazkal ondoren, gaztetxoak mozorroturik baserrietara bisita eginen dute.

Martxoaren 3an, Ortzegun Gizen eguneko goizean gaztetxoek mozorroturik herriari bira emanen diote. Ondotik, herriak ostatu gainean daukan lokalean bazkalduko dute. Arratsaldean, gustura egoteko jokoak izanen dira.

Martxoaren 4an, ortziral arratseko 21:00 aldera, Kazekon, katerin afari goxoa izanen da herri guztiarentzat eta mozorrotuta agertzen bada hobe. Afarirako txartelak Ester janari-dendan eros daitezke. Afal ondotik, dantzaldia izanen da Agerralderekin.

Martxoaren 5ean, larunbat goizeko 10:00 aldera gosaria eginen da Kazekon. Horretarako, Ester janari-dendan izena eman behar da aurretik. Segidan, gazteak, mozorroturik, baserriei eta herriko etxeei bisita eginen diete. Gauean berriz ere Kazekon afaria izanen da, herriko boluntario batzuek prestatua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun