Erabilitako olioa biltzeko edukiontzia paratu dute Narbarteko plazan

TTIPI TTAPA 2011ko ots. 15a, 15:52
Argazkian ageri den edukiontzi horretara bota behar da sukaldean erabilitako olioa. Utzitako argazkia

Hondakin bereziak biltzera ere pasako dira

Etxe askotan gerta­tzen da, sukaldean jaki goxoak prestatu ondotik, ez dela jakiten olio zaharrarekin zer egin. Batzuek fregaderatik beheiti botatzen dute, bertze batzuek, berriz, botiletan gorde eta bozpasei pilatutakoan, zaborron­tzira.

Baina orain, herrian ez dago aitzakiarik gauzak ongi egiteko. Malerrekako Mankomunitateak plazan, udaletxe parean, sukaldeko olioa biltzeko edukion­tzi ederra paratu du. Hori bai, itxitako on­tzietan utzi behar da.

Baina ez da gauza hor gelditzen, denok dakigu birziklatzea zeinen garrantzitsua den eta orain aukera ede­rra izanen dugu. Larunbatetan 14:00 aldera kamioi bat pasako da herritik, etxeko hondakin bereziak biltzera, hau da, bateriak, CDak, detergenteak, metxe­roak, pinturak eta ho­rrelakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun