Bertizaranan izandako bi sutek 42 Hektarea kixkali dute otsailaren 10 eta 11n

TTIPI TTAPA 2011ko ots. 15a, 13:03

Narbarten 7 Hektarea terdi erre ziren eta Legasan 35 Hektarea

Narbarte eta Legasan joan den ortzegun eta ortziralean gertatutako bi suteren ondorioz 42 Hektarea erre dira Bertizaranan.

Narbarte eta Legasan joan den ortzegun eta ortziralean gertatutako bi suteren ondorioz 42 Hektarea erre dira Bertizaranan.

Nafarroako Larrialdi Agentziako suhiltzaileek lehenbiziko sutea otsailaren 11n, ortziral arratsean itzali zuten Narbarten, Bertizko Natur Parkearen mugan dagoen Oteitzoaingo erreka inguruan. Haize indartsuak lagunduta, oteak eta pinuren bat erre ziren, 7,5 Hektareako eremuan, eta Oronoz-Mugairiko eta Kordobillako suhiltzaileek gauerdi aldera lortu zuten sutea kontrolatzea eta larunbat goizaldeko 05:00etan aldegin zuten.

Legasan, berriz, ortzegun arratsetik ortziralera izan zen suteak 35 eta 40 Hektarea arteko larreak ere zituen, baita Aizpuru aldeko pinudi ttiki bat ere. Ortzegun arratseko 21:00etan abisua jaso ondotik, hemen ere Iruñeko eta Oronozko suhiltzaileak aritu ziren lanean gau osoan eta ortziral goizeko 08:00etan kontrolatzutan eman zuten. Halere, erremate lanak 10:30 arte iraun zuten eta 14.00 arte ez zuten suhitzaileek aldegin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun