Urteetan zabalik egon ondotik itxi egin da Herriko Ostatua

TTIPI TTAPA 2011ko ots. 2a, 12:45
Urte hauetan guztietan otordu aunitz egin izan dituzte herritarrek Herriko Ostatuan. Artxiboko argazkia

Agurra emateko luntxa eskaini zuen Isak joan den hilabetean

Narbarte bezalako herri ttiki bati, ostatu batek bizi edo mugimendu haundia ematen dio. Pote bat har­tze­ko dela, meza ondo­tik kafea dastatzeko edo lagunekin geldi­tzeko dela, dudarik gabe, herriko txokorik erabilitarikoena da ostatua.

Isak hamairu urtez bere lanarekin ostatuaz gozatzeko aukera eman digu. Joan den urtarrilaren 23an, ordea, luntx eder bat medio zela, eta giro ede­rrean, urteotako bere ostatuko lanari akabila eman zion. Herriko Ostatua itxita gelditu da orain.

 

Masajista herrian

Gure herrian dagoeneko ez da bizkarreko mi­­naren beldurrik, tente-tente ibiltzen gara denak. Maria Iña­rreak Masai masaje zentroa ireki du. Aza­roan hasi zen lanean eta gisa­ askotako minak sendatzen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun