Garai bateko sei kisulabeetatik bakarra dago orain Narbarten egoera onean

TTIPI TTAPA 2011ko urt. 20a, 12:23
Argazkian ikusten den kisulabea, Kisulabe elkartekoa da. Elkarte hau herriko sei bazkiderena da. Utzitako argazkia

Duela 14 urte Kontzejuak berritu egin zuen

Oinez, korrika, txi­rrindulan edo kotxean bere ondotik pasatzen gara, baina ia ez diogu erreparurik egiten. Hor dago isilik, bere izena kisulabea da, iraganeko lan neketsuak utzirik dituela, erretiroa hartuta. 1905ean he­rriko sei bazkidek egin zuten eta duela 14 urte Kontzejuak berritua, orain turistentzat begirune izaten da.

Garai batean, Narbarteko herrian sei kisulabe izan ziren, baina orain itxura onean bat bakarrik dago.

Ez zen nolanahiko lana kisua egitea. Lehenik oteaz, adarraz eta egurraz bete, ondo­tik, Mokorro menditik eka­rritako kareharriak goian­ jarri eta sua piztu. Sua hiru egun eta hiru gau pizturik edukitzen zen eta bitartean beheko zulotik egurra sartu eta egurra sartu. Hiru egunen buruan kare harriak apurturik zeuden eta kisua prest. Lorturiko kisuari etekin ederra ateratzen zi­tzaion, nekazariek abonu gisa eta igeltseroek eraikuntzetarako en­plegua emanez.

 

DATUA

1905 URTEAN eraiki zuten herriko sei bazkidek orain turistentzat arretagune den kisulabea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun