Hutsik egin gabe jautsi da Olentzero menditik Narbartera

TTIPI TTAPA 2011ko urt. 12a, 14:02
Olentzeroren bisitaren ondotik, Eguberri egunean, jaiotza biziduna irudikatu zuen herritar talde batek. Utzitako argazkia

Horrez gain, Eguberri egunean jaiotza biziduna egin zen

Zorionez, aurten ere Eguberriak ailegatu zaizkigu, eta pasatu ere bai dagoeneko. Hotza handiarekin, baina urtero bezala, hutsik egin gabe, Olentzero menditik jautsi zitzaigun. Ongi portatu direnei eta ez hain ongi portatu direnei ere, opariak eka­rri zizkien. Bere zakua beterik zuela etorri zen, baina ederki hustuta eraman zuen.

 

Jaiotza biziduna

Eguberri egunean, elizan, herriko boluntario talde batek an­tzeztutako jaiotza biziduna ikusteko aukera izan genuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun