Bertizarana Eguna ekainaren 5ean eginen da Narbarten

TTIPI TTAPA 2010ko eka. 4a, 13:04
Giro ederra izanen da aurten ere Bertizarana Egunean. TTIPI TTAPA

11:00etan III Herri Krosa eginen da, 7 kilometro terdiko ibilbidearekin

Bertizaranako gazteek antolatuta, Bertizarana Eguna eginen da ekainaren 5ean, larunbatarekin. Urteak dira hiru herriak –Narbarte, Legasa eta Oieregi– elkartu eta bailara bezala bizirik daudela adierazteko beste hau antolatzen hasi zirela, eta aurtengoa ere helburu berarekin prestatu dute.

 

Egitaraua

09:00etan, suziriak eta gosaria.

09:30ean,  dianak herri guztietan.

10:00etan, soka zirkuitua, BKZren eskutik.

11:00etan, III. herri krosa eginen da, 7 kilometro terdiko ibilbidearekin. Izena egun berean eman beharko da, bortz euro ordainduta.

Helmugaratzen den lehenbizikoak trofeoa eta bildots erdia jasoko ditu; bigarrenak trofeoa eta bi txuleta eta hirugarrenak trofeoa eta ardoa. Horrez gain, Bertizaranako lehenbizikoarentzat txapela eta ardoa izanen dira.

12:30ean, Baztango gaiteroak: gaita dantza, fandangoa...

14:30ean, bazkaria.

Bazkal ondotik, bertso saioa izanen da Jon Elizetxe eta Julen Zelaietarekin.

Ondotik, dantzaldia AGERRALDE akordeoilariarekin.

18:00etan, sokatira.

21:00etan, dantza saioa: dantza jauziak, muxikoak eta dantza herrikoiak guztientzat txistu soinuekin.

22:00etan, afari mokadutxoa plazan.

Ondotik, gaupasa, TRIKIDANTZ taldearen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun