Bidelagun Elkarteak urtarrilaren 25etik 29ra antolatutako Haiti larrialdiko laguntza ekimenean parte hartzeko herriko gazteek hainbat janari erosi zuten. Bide batez, elkartasuna adierazi nahi izan zieten hango herritarrei. Izan ere, berriki jasan duten lurrikara bortitzaren ondorioz, hagitz kaltetuak izan dira. Bildutakoa Irungo Behar Bidasoa Gobernuz Kanpoko Erakundera bidaliko du Bidelagun Elkarteak eta hemendik, itsasoz, Santo Domingora joanen da, Haitiko portua kaltetua utzi baitu lurrikarak.