Artisau denda hartzeko lehiaketa eginen du Partzuergoak

ttipi-ttapa 2009ko ira. 7a, 11:33

Bertizko Turismo Bulegoaren ondoan dagoen artisau dendaren adjudikazioa lehiaketara atera du Bertizko Par­tzuergoak. Esleipena urte bat eta bederatzi hilebaterako izanen da, 2001eko apirilaren 1etik 2002ko abenduaren 31 arte eta bertze urte bat edo birako luzatzen ahal da. Eskeintzak (aktibitateenak nahiz ekonomikoak) Bertizko turismo Partzuergoko bulegoan aurkeztu behar dira martxoaren 15a, ortzegina, eguerdiko bi orduak baino lehen.
Baldintzak eskualdeko udaletan eta Ber­tizko Partzuergoan bertan aurki daitezke. Edo­zein zalantza argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko, Bertizko Partzuergora deitzen ahal da (948 592323).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun