Malerrekako Gazte Asanbladaren txosnaren aurkako pintadak Legasan

ttipi-ttapa 2009ko ira. 1a, 11:11
Malerrekako Gazte Asanbladaren txosnaren aurkako pintadak Legasan ttipi-ttapa

Abuztuaren 22ko arratsean egin zituzten

Eskualdean zein Euskal Herriko bertze tokietan ugaritzen ari dira azken aldian pintadak. Eskualdeari dagokionean, azkenak Legasan egindakoak izan dira.
Urtean zehar antola­tzen dituen gastuei ai­tzin egiteko, Malerrekako Gazte Asanbladak txosna paratu zuen Legasan, San Agustin besten atarian. Bada, bes­tak hasi baino lehenago, abuz­tua­­ren 22ko arra­tsean, pintadekin azaldu zen txosna. Norbait barrenean sartu eta pintura go­rriz hainbat ida­tzi egin zituen.
Diana edo guru­tzea marrazteaz gain, esaldi hauek idatzi zituen: Hemen ez, alde hemendik, puta semeak eta Juan debalde se murio. Txosnako pegati­na eta kartelak gorriz pintatu zituen eta zaborra ere sartu zuen barre­nera.
Gazte Asanbladak gertaera salatu, eta «pintadak egin zituztenei eta berdin pentsatzen dutenei» mezu argia luzatu die: «ez gaitu ezerk geldi­tuko. Bide onean goaze­la badakigu, he­rria gurekin dago eta honek edozein erasori aurre egiteko indarra ematen digu». Gaineratu duenez, «gure herrien alde el­ka­rre­kin lan egin eta esku­bi­de urraketa guztiak bo­­rro­katzen jarraituko dugu, Malerreka eta Nafa­­rroaren alde lan egiten, Euskal Herri berri baten bidean lan egiten».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun