Ortzegun honetan, abuztuaren 27an, abiatuko dira Legasako San Agustin bestak.
Goizeko 11:00etan Haur jokoak izanen dira. 16:00etan Fronteniseko finalak jokatuko dira. 20:00etan botako da bestei hasiera ofizialki emanen dien txupinazoa. Ondotik danborrada aterako da. Gauerdian hasita dantzaldia izanen da SALABERRI akordeoilariarekin.
Ortziralean, abuztuaren 28an, San Agustin eguna ospatuko dute.
7:00etan Aurora izanen da eta 9:00etan dianak. 11:00etan Meza Nagusia izanen da. Ondotik luntxa eginen da. 17:00 mus, Partxis eta Oka txapelketak jokatuk dira. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia izanen da GARRAXI taldearekin. 22:30etako Gazte Afariaren ondotik ere dantzaldia izanen da GARRAXI taldearekin.
Abuztuaren 29an, larunbatean, Haurren eguna ospatuko da
9:00etan dianak izanen dira. 10:00etan pilota partidak jokatuko dira. 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara puzgarriak izanen dira. Ondotik txokolatada izanen da. 19:00etan Gastronomia lehiaketa eginen da. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da TRIKIDANTZ taldearekin.
Abuztuaren 30ean, igande goizeko 9:00etan dianak izanen dira. 11:00etatik 13:00etara artisauen lanak ikusgai izanen dira plazan. 12:30ean Iturengo dantzariek saioa eskainiko dute. 18:00etan Herri Kirolak izanen dira. Ondotik dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin.
Abuztuaren 31n, astelehenean, akituko dira bestak. 9:00etan dianak izanen dira. 14:00etan zikiro jatea eginen da. Ondotik Kantu zaharrak kantatzeko aukera izanen da Aurtizko Arkaitz eta Miriam trikitilariekin. 18:00etatik 22:00etara dantzaldia izanen da DJ JOSErekin. Ondotik afaria eta besten akabaila.
Santa Lokadia irailaren 5 eta 6an
Dena dela, hurrengo asteburuan ere besta egiteko modua izanen dute Legasan, Santa Lokadia egunarekin. Irailaren 5ean, larunbat arratseko 20:00etan txupinazoa botako dute eta 21:00etan zopak izanen dira.
Irailaren 6an, igande goizeko 11:00etan Meza Nagusia izanen da. 14:00etan herri bazkaria eta dantzaldia akordeoilariarekin.