Narbarteko San Felipe bestak abuztuaren 22tik 25era ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2008ko abu. 19a, 17:12
TTIPI TTAPA

Larunbatean izanen dute egun handia eta gazteena

Narbarteko San Felipe bestak abuztuaren 22tik 25era, ortziraletik astelehenera ospatuko dira.

Ortziralean, Haurren Eguna

Abuztuaren 22an, ortziralean, Haurren Eguna ospatuko dute.
9:00etan haur jokoak izanen dira.
12:00etan suziria bota eta ezkil jotzea eginen da, bestak hasteko.
15:00etan gazteak etxez etxe ibiliko dira, Ariztia akordeoilariarekin.
18:00etan txokolatada izanen da eta 21:00etan Baztan Zopak Herriko Ostatuan.
Gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da AGERRALDE akordeoilariarekin.

Larunbatean, San Felipe eta gazteen eguna

Abuztuaren 23an, larunbatean, San Felipe egun handian, gazteen eguna ere ospatuko da.
08:00etan Aurorak izanen dira.
11:00etan Meza Nagusia izanen da eta ondotik, dantzak eta luntxa.
14:30ean Gazte bazkaria izanen da eta ondotik, mozkor poteoa.
18:00etan Dantzaldia izanen da AGERRALDE akordeoilariarekin.
21:00etan IV. Patata tortilla txapelketa eginen da eta ondotik, afaria denentzat.
00:30ean dantzaldia izanen da DRINDOTS taldearekin.
Goizaldeko 6:30ean ZINGARRADA izanen da.

Gazteen arteko herri kirol desafioa igandean

Abuztuaren 24an, igandean, 10:30ean mus txapelketa jokatuko da.
18:00ean herri kirol desafioa jokatuko da gazteen artean. Ondotik sokatira saioa ere jokatuko dute.
Gauez dantzaldia izanen da JOXE ANGEL akordeoilariarekin.

Zikiro-jatea astelehenean

Abuztuaren 25ean, astelehenean, 9:00etan gosaria izanen da.
10:00etan Plater tiroketa izanen da.
14:00etan zikiro jatea eginen da bertsolariekin.
Arratsaldez eta gauez Dantzaldia izanen da JOXE ANGEL akordeoilariarekin.
03:30ean GAIXOA NI.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun