Nafarroako Gobernuak izendatu du Oieregiko Kontzejua

TTIPI TTAPA 2008ko urt. 14a, 12:21

Duela hilabete batzuk, Narbarten egin bezala, 2007ko bi deialdietan, ez maiatzean eta ez urrian ere, hauteskundeetara zerrendarik aurkeztu ez zenez, Nafarroako Gobernuak berak izendatu ditu Oieregiko kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak. Joan den abenduaren 27an erabaki zituen zein izanen diren Oieregi, Lizaso eta Zabaleko Kontzejuetako arduradunak eta Oieregiren kasuan, erabaki horren arabera, hauek izanen dira batzordea eratuko duten arduradun berriak: Alejo Mindegia Mindegia, Juana Paula GalaƱena Iriarte, Jose Jabier Nosellas Zabalegi, Carlos Zamora Turrillas eta Jose Maria Galarregi Apeztegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun