Nafarroako Gobernuak Oieregiko kontzejua kudeatuko duen batzordeko kideak izendatu zituen, abenduaren 27an hartutako akordioan. Jakina denez, maiatzean udal hauteskunderik egin ez ziren udal eta kontzejuetan urrian egin zen deialdi berria. Baina honetan ere Oieregiko kontzejura hautetsirik aurkeztu ez zenez, Nafarroako Gobernuak izendatu ditu batzordeko kideak, hautes prozesuaren arauen arabera. Beraz, hauek izan dira Nafarroako Gobernuak Oieregiko kontzejua gobernatzeko proposatu dituen kideak: Alejo Mindegia Mindegia, Juana Paula GalaƱena Iriarte, Jose Javier Nosellas Zabalegi, Carlos Zamora Turrillas eta Jose Maria Galarregi Apeztegia.