Auritz arrazako txapelketan Indart Anaiak jaun eta jabe

TTIPI TTAPA 2007ko urr. 31a, 11:30

Altsasun jokatutako Auritz edo Burgete arrazako V. Lehiaketa Morfologikoa, eta Legasako Indart Anaiek ez zuten hutsik egin aurten ere. Nafarroako 25 ustiategitako 95 buruk parte hartu zuen, sari nagusia Indart Anaien Salvaje zaldiak jaso zuen aurten hirugarren aldiz segidan. Horrez gain, bertze hainbat sari jaso zituzten legasarrek. 11 sari ezberdin banatu ziren, eta horietako hamarretan lehen saria eskuratu zuten Indartarrek; baita bigarren postuak ere zazpi alditan, eta hirugarren postua aldi bakarrean. Lehen saria eskuratu ez zuen kasu bakarra bi eta hiru urteko zaldi gazteen mailakoa izan zen, bigarrena lortu zuen.

Bertzalde, Barlome Etxaide zigarra bosgarren sailkatu zen umeak dituzten 3-7 urteko behorren mailan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun