Orain gutti Legasan egin bezala, Nafarroako Gobernuak herriarenak diren ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmenaren oinarriak onartu ditu Narbarten. Narbarteko kontzejuaren arabera, gaztainondoak, iratze lekuak, hariztiak, intxaurrondoak, lizarrak eta abar lur komunalak dira, eta herritarrek horiek erabiltzeko eskubidea bakarrik dute. Uztailaren 30ean onartu zituen akordioaren oinarri orokorrak, Narbarteko Kontzejuaren eta herriaren lur eremuak erabiltzeko idatzizko baimena duten partikularren harteko hartu emanak erregulatzeko asmoz. Hitzarmenean notarioaren eskrituretan 2005eko urtarrilaren 1a baino lehenagoko datarekin ageri diren aprobetxemndu guztien batuketa hartuko da kontuan hitzarmenean. Halere, data horretatik aitzinerakoak ere onartuko dira, herritarrak herri-ondarearen kontra eta bidegabekeriaz ondasu horiek beregatzen saiatu ez badira.