Mitxel Aginagak hirugarren postua eskuratu du Suitzan

TTIPI TTAPA 2007ko abu. 29a, 17:04

Irabazlearengandik ia lau minutura helmugaratu zen

Mitxel Aginaga Narbarteko kirolariak emaitza onak eskuratuz hasi du denboraldi berria Suitzan lortutako hirugarren postu batekin. Bertizaranakoa ez zegoen bere egoerarik onenean, baina hala ere, ez zuen hutsik egin. Irabazleak ia lau minutuko aldea atera bazion ere, hagitz hurbil ibili zen bigarren postutik. Azkenean, baina, minutu erdia atera zion bigarrenak. Mitxelek, bere aldetik, 1:44:07ko denbora egin zuen; Senn Simeon irabazleak 1:40:42koa, eta Wüthrich Renek 1:43:36koa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun