Bertizaranako udalak udal ordenantzak aldatu ditu

TTIPI TTAPA 2007ko uzt. 18a, 11:21

Bertizaranako udalak 2005eko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkuran, eraikin finkatuen etxebizitza kopuruari dagokion Udal Planeko ordenantza onartu zuen. Honen arabera, handitu egingo dira aparkatzeko leku edo garajeen arabera eta eraikin horien azaleraren arabera.

Hasiera batean, onesteko erabakia 2005eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsi da 2007ko maiatzaren 11ko datarekin.

Etxebizitza kolektiboen eraikina da bi etxebizitza edo gehiago dituena eta kanpotik guztientzako sarbide bakarra duena.
Eraikin berriak gehienez ere lau bizitzakoak izango dira. Etxebizitza bakoitzaren guttieneko azalera 60m2 izango da.
Erabilera berriek sortzen dituzten aprobetxamendu aldaketa hori egiaztatu beharko da.
Arrazoitu egin beharko da hiri instalazioak nahikoak direla eta jabeak egiaztatu beharko ditu.

Etxebizitza babestuen guttieneko kopurua bete beharko da, bai eremu horretan, bai bertzelako eremuetan edo exekuzio unitateetan.
Horretarako, bi alderdiek sinatu beharko dute planeamendu eta kudeaketarako hirigintza hitzarmena, hain zuzen ere, etxebizitza babestuen nahitaezko kopuruari edo ehuneko guttienekoari buruzko eskakizuna bermatzeko, dotazioen eta ekipamenduen mantentze lanak betetzeko, eta sortzen diren gainbalioen gaineko komunitatearen partaidetza egokia izateko, horiek erabili beharko baitira zerbitzu eta dotazio publiko berriek sortzen dituzten gastuak estaltzeko.
Etxebizitza babestuaren salbuespena aplikatzeko halako eraikin finkatu bati, titularraren ohiko etxebizitza izateagatik edo haren odolkidetasunezko 4. maila bitarteko senide batena izateagatik, baldin etetea etxebizitza hura egitearen ondorioz zaharberritzetzat edo hiriko sarearen hobekuntzatzat har badaiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun