Artisau eta nekazal produktuen erakustoki izan zen Bertizko Natur Parkea joan den ekainaren 10ean. Bertiz Partzuergo Turistikoak antolatuta, artisautza eta ingurumen azoka egin zen aurten lehenbiziko aldiz. Bisitariek artisauak egurra lantzen ikusi zituzten, tartean, kaikuak nola egiten diren —argazkian—.
Haur eta gazteagoek bertzelako aukerak izan zituzten. Zaldiekin inguruan barna ibilaldiak egin zituzten. Piraguarekin Bidasoa ibaian barna ateraldia egitea aurreikusia zegoen, baina eguraldi txarraren eraginez, uraren emaria hazi egin zen, eta bertan behera uztea erabaki zen. Hurbildutako bisitarien artean, zozketa bat ere egin zen. Sariak Hiruak Bat Elkarteko landetxe batean asteburu bat eta Martikoko ahateen produktu sorta izan ziren.