Mitxel Aginagak podiumean egoteko aukera izan du berriki. Arrigorriagan (Bizkaia) jokatutako txapelketan 200 lagun inguruk parte hartu zuten eta narbartearra hirugarren helmugaratu zen. Hasteko, kirolariek 14 kilometro egin behar izan zituzten oinez, ondotik 57 kilometro bizikletarekin eta bukatzeko bertze 7 oinez.
Gizonezkoetan, lehendabiziko hiru postuak hasierako 14 kilometroetan erabaki ziren, Mitxel, Gorka Mujika eta Patxi Urizarrek osatutako hirukotearen artean, hain zuzen.
Azkenean, txapela Patxi Urizarrentzat izan zen, Gorka Mujika ondotik, eta hirugarren narbartearra, irabazlearengandik hiru minutu eta sei segundura. Aipatu, Mitxelek Euskal Autonomia Erkidegoko lizentziarik ez duelako, nahiz eta hirugarren helmugaratu, bere denbora ez zela puntuagarria izan. Hala, postua Endika Gartziarentzat izan zen. Emakumezkoetan, berriz, Ana Casares nafarra gelditu zen irabazle.