Bertizko Natur Parkeak Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat eginen du aurten ere eta hainbat ekitaldi antolatuko ditu ekaineko lehen aste hondarrean. Ortziralean, ekainaren 3an, Baztan, Bertizarana, Bortziriak eta Malerrekako ikasleei «Gure mitologia ipuinean» antzeslana eskainiko zaie. Ostaitz taldearen eskutik, birziklatze lan ezberdinak egiteko modua ere izanen dute. Larunbatean, Iturburua ingurura bisita gidatuak eginen dira. Igandea izanen da egun nagusia eta aurten zenbait berrikuntza izanen dira. Ohiko ospakizun eta ateraldiekin batera, puzgarriak eta kirikoketa besta ere izanen dira.