Mitxel Aginaga narbartearra laugarren izan zen Europako Green Cup txapelketan

Aitor AROTZENA 2006ko uzt. 31a, 15:21
Euriari, haizeari eta lohiari aurre eginez, bigarren izan zen Mitxel Aginaga Santanderren egindako proban. Utzitako argazkiak

Kantabrian egindako bi probekin akitu du aurtengo denboraldia

Mitxel Aginaga kirolari narbartearra laugarren izan zen azaroaren 27an Kantabriako SantoƱa herrian egin zen Europako Green Cup txapelketan. Lehen aldiz egin da mendi duatloiko txapelketa hau eta 150 kirolarik eman zuten izena. Halere, eguraldi euritsua eta hotzaren eraginez, azkenean 90 bertzerik ez ziren ateri. Zortzi kilometro lasterka mendiz, 22 kilometro mendi bizikletan eta azkeneko lau kilometro terdiak belarrean lasterka egin behar izan zuten. Lehen bi sailkatuak, Kataluniako Villanova taldeko Victor del Corral eta Agusti Roc izan ziren. Stadium Casablanca taldeko Victor Lobo aragoiarrak osatu zuen podiuma eta Green Cup Martiko taldearen izenean aritu zen Aginaga laugarren izan zen. Gisa honetara, aurtengo mendi duatloi denboraldia akautu du Narbarteko kirolariak.

Aitzinetik, azaroaren 13an, Santander 250 Aniversario mendi duatloi lasterketan bigarren izan zen Bodegas Borsao taldeko Mitxel Aginaga. Marmer taldeko Antonio Suarez izan zen irabazle eta Johnluck-k3 taldeko Alberto Garcia hirugarren izan zen. 90 kirolarik aurre egin zioten euriari, haizeari eta lohiari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun