'Bikin bat in' lelopean Tantirumairu Ikastolak antolatuko du 2017ko Nafarroa Oinez, urriaren 15ean Lesakan
Lesakako Oinez Basoa landatzen hasi dira Frain inguruan egindako ekitaldian

Ttipi-Ttapa 2018 ots 19 Bortziriak   Lesaka

• 11.000 zuhaitz landatuko ditu Udalak, orain arteko Oinez Basorik handiena, Nafarroa Oinezen ekimenarekin bat eginez. Fundación Caja Navarrak ingurumenarekin lotutako ekimen berritzaileena izendatu du Oinez Basoa eta dirulaguntza emanen dio.

Joan den urteko Nafarroa Oinezen baitan, Oinez Basoa landatzeko hitzarmena sinatu zuten Lesakako Udalak, Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta Tantirumairu Ikastolak. Denera 11.000 zuhaitz landatuko dituzte Frain inguruko 10 Hektareatan, 2015eko abenduan suteak kaltetutako eremuan. Lehenbiziko landaketak egiteko ekitaldia otsailaren 18an, igandean, egin dute Frainen.

Juul hauteskundetan saritutako idazle eta ilustratzaileei sariak emanen zaizkie maiatzaren 31n Lesakan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017 mai 30 Bortziriak   Lesaka

Asteazken arratsaldeko 6etan Harriondoa Kultur Etxean, Nafarroako Ikastolen Elkartearen eskutik Nafarroako Ikastolen Elkarteak haur eta gazteentzako urtero antolatzen dituen Juul hauteskunde literar…