Euripean baina giro ederra Arantzako Korrika Ttikian

Erabiltzailearen aurpegia Ekaitza Elkartea 2015 mar 30 Bortziriak   Arantza

Euripean baina giro ederra Arantzako Korrika Ttikian. Haur, gazte, heldu, jubilatu... Aranztar aunitzek parte hartu zuen joan den ortziralean egindako Korrika Ttikian. Korrikaren lekukoa herrian barna ibili zuten hasteko, eta ondotik, denak frontoian bilduta, talde bakoitzak euskararen aldeko bere mezua edo esaldia irakurri zuen. Gazte Asanblada, Guraso Elkartea, Pelle-Ttiki Haur Eskola, eskolako lagunak, Zahar Txoko eta Ekaitza Elkarteak, hain zuzen. Ondotik berendua izan zen bildutako guztientzat. Argazki gehiago hemen.

Baztandarrak Korrikan Aucklanden

Ttipi-Ttapa 2015 mar 27 Baztan

Saioa Jaurena Elizondoko errugbilaria, Maider Elizondo elizondarra eta Xabier Ballarena erratzuarrak Aucklanden ere Korrikan parte hartu dute.
Korrika eskualdean barna

Ttipi-Ttapa 2015 mar 26 Mendialdea

Korrikaren lekukoa eskualdean barna.
Nikaraguan ere korrikaren alde

Ttipi-Ttapa 2015 mar 18 Mendialdea

Herritik urrun egon arren, Korrikarekin bat egin nahi izan dute eskualdeko hainbat herritarrek.Edurne Zabaleta leitzarra Nikaraguako Masayan ari da praktikak egiten eta bertako ikasle eta irakasleeki…