Hamargarren urteurrena 10x100 erronkarekin ospatuko du Manttalek

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 3a, 09:04
Manttaleko kideak, azkeneko Lizuniagako Igoera hasi baino lehen. Utzitako argazkia

Mendi lasterketa taldeak 100 probatan parte hartzea jarri du helburu bezala 2015. urtean.

Manttalek hamargarren urteurrena 10x100 erronkarekin ospatuko du, eta taldeko partaideek 2015. urtean ehun lasterketa desberdinetan parte hartu nahi dute. Berako taldeak 100 lasterketa burutzeko helburua jarri du urtarriletik abendurarte, orain arte 2006an taldea martxan jarri zenetik ez baitu inoiz lortu. Manttaleko partaide bat edo gehiagok lasterketa berdinean parte hartzen badu, lasterketa bakar bat bezala kontatuko da.

Manttalek hamargarren urteurrena 10x100 erronkarekin ospatuko du, eta taldeko partaideek 2015. urtean ehun lasterketa desberdinetan parte hartu nahi dute. Berako taldeak 100 lasterketa burutzeko helburua jarri du urtarriletik abendurarte, orain arte 2006an taldea martxan jarri zenetik ez baitu inoiz lortu. Manttaleko partaide bat edo gehiagok lasterketa berdinean parte hartzen badu, lasterketa bakar bat bezala kontatuko da.

Azken urteotan, 75 eta 90 lasterketetan parte hartu izandu du urtero, bai mendian eta bai errepidean baino 100 era ez da inoiz iritsi. 2014ean 89 lasterketetan parte hartu du, haietatik 53 mendian, otsailean hasi zen Antzuolako 8 milletatik abenduaren 31n ospatzen diren Hondarribia, Doneztebe eta Debako San Silvestreak arte.

Helburu hau hamargarren urteurrena Manttalek hobekien dakien moduan, korrika eginez alegia, ospatzeko finkatu du. 2006an martxan jarri zenetik, taldea Euskal Herriko lasterketetan ibili da bai, mendi lasterketetan, krossetan, errepidean, erdi maratoi, maratoi edota kanikrosetan ere.

Taldeak, parte hartzeaz gain, postu onak ere lortzen ditu, hala nola 2014ean hiru lasterketa irabaziz eta podium ugari lortuz. Unai Santamariak 3. postua lortu zuen Euskadiko Kopako sailkapen orokorrean eta gainera bertze bi korrikalarik, Txus Unsion eta Josema Huizik 6 lehenengotan bukatu zuten Nafarroako Mendi Lasterketen txapelketa beteranoen kategorian.

Gizonezko eta emakumezko taldeaz aparte, Manttalek 6 eta 12 urte arteko haurrentzat atletismo talde bat martxan jarri zuen duela sei urte. Monitoreekin entrenatzen dute urritik ekainera larunbatero.

Lasterketetan parte hartzeaz gain, hauen antolaketan ere aritzen da ere, hala nola Berako Mendi Maratoi erdia, hurrengo apirilaren 19an ospatuko dena, Alkaiaga Traila uztailean, Berako Gau krossa abuztuan, eta laguntza ematen du Lizuniagako igoera eta Agerrako Krosean.

 

Didier Zago Manttalerekin

Frantziar atletak eskatu eta gero, 2015. urtean Manttalerekin korrika eginen du Didier Zagok. Feaseko korrikalariak harreman ezin hobea dauka talde beratarrarekin, eta ez da ahantzi behar hamar edizioetatik 5 aldiz irabazi duela Berako Mendi Maratoi Erdia. Zagoz gain, Ibai Iturria, Iñaki Odriozola eta Mikel Viñaok ere Manttalerekin korrika eginen dute. Bertzalde, Gorka Hercek azken urteotan Manttale taldearekin egon eta gero, Oiartzunen, bere jaioterrian, sortu den talde berri batekin jarraituko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun