Komiki lehiaketa antolatu dute Berako liburutegiak eta Kultur Batzordeak

TTIPI-TTAPA 2015ko urt. 29a, 09:16

Lanak aurkezteko epea apirilaren 13an bukatuko da

Liburuaren Eguna hurbiltzen ari dela-eta, Berako Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak komiki lehiaketa antolatu dute, euskarazko komikigintza sustatzeko helburuarekin. Gaia librea izanen da eta komikiek eskuz eginak izan beharko dute eta euskara hutsean. Lanak liburutegian aurkezteko epea apirilaren 13an, 21:00etan bukatuko da eta sariak apirilaen 23an banatuko dituzte liburutegian. Jasotako komiki guztiekin erakusketa eginen da bertan.

Partehartzaileak hiru kategoriatan banatuko dituzte, adinaren arabera. A mailan 10 urte artekoak, B mailan 11-15 urtekoak eta C mailan 16 urtetik goitikoak. Kategoria bakoitzean sari bakarra izanen da, A mailan 100 euroko bonua, B mailan 200 euroko bonua eta C mailan 300 euroko bonua. Bonu hauek Berako saltokietan liburuak edo eskola materiala erosteko izan beharko dira. Aipamen berezia izaten dutenek marrazki materiala jasoko dute.

Epaimahaiak hainbat alderdi izanen ditu kontuan: marrazki eta istorioaren kalitatea, zuzentasuna, ulermena, bizitasuna, irudimena, sormena, idazmena, originaltasuna, txukuntasuna, hizkuntzaren aberastasuna eta marrazketarako erabilitako teknikak. Lanak, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz aurkeztu beharko da liburutegian, astelehenetik ortziralera 15:00etatik 21:00etara.

Posta arruntez ere bidaltzen ahal dira (Berako Liburutegia; Eztegara Pasealekua, 9; 31780 Bera (Nafarroa).

Zalantza guztiak ere liburutegian argituko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun