Urdiberaren hamabigarren urteurrena Ate Irekien Egunekin ospatuko dute Berako kiroldegian

TTIPI-TTAPA 2015ko urt. 29a, 08:36
Hainbat jarduera antolatu ditu Urdiberak 12 urteotan kiroldegian. Argazkian, kenpo kai erakusteldia duela bortz urteko Kirol Egunean. Artxiboko argazkia

Kirol jarduera ezberdinetan doan parte hartzeko aukera izanen da otsailaren 2tik 6ra

Urdiberaren hamabigarren urteurrena dela eta Ate Irekien Egunak eginen dituzte otsailaren 2tik 6ra Berako Toki Ona kiroldegian. 14 urtetik goitikoek kirol jarduera ezberdinetan (aerobika, ciclo, entrenamendua suspentsioan, GAP…) doan parte hartzeko aukera izanen dute.

Urdiberaren hamabigarren urteurrena dela eta Ate Irekien Egunak eginen dituzte otsailaren 2tik 6ra Berako Toki Ona kiroldegian. 14 urtetik goitikoek kirol jarduera ezberdinetan (aerobika, ciclo, entrenamendua suspentsioan, GAP…) doan parte hartzeko aukera izanen dute.

Modu berean, otsailaren 4an, asteazkenean, abonatuek nahi duten pertsona eramateko aukera izanen dute gimnasio eta sauna-lurrun bainu gunera, doan.

Otsailaren 7an, azkenik, 14-18 urte artekoek TRX-Ciclo saioan doan parte hartzeko aukera izanen dute, larunbat eguerdiko 12:00etan. Horretarako, otsailaren 6a, ortzirala baino lehen egin beharko dute izen ematea Toki Ona kiroldegian bertan edo 948 630215 telefonora deituz.

 

Eskaintza bereziak

Urteurrena dela eta, bertze eskaintza bereziak ere eskainiko ditu Urdiberak Toki Ona kiroldegian. Honela, bertze abonatu berri bat gimnasiora eramaten duten abonatuek deskontua izanen dute kuotan (hilabete bat doan). Gainera, abonatu berriarentzat matrikula doan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun