Kirol orrialdean informazio zabalagoa duzue, baina ezin aipatu gabe Mendiaren Egunak izandako arrakasta. Oinez, korrika, eskalada tailerrean eta bertze ekitaldietan 300 lagun baino gehiagok hartu zuen parte. Santa Barbarako igoera-jautsieran 56 bikotek eta 2 hirukotek osatu zuten 5,5 km-ko ibilbidea. Egun honetan sailkapena izaten da guttienekoa, baina zirkuitua egiten bizkorrenak Fernando Etxegarai eta Joseba Larralde herritarrak izan ziren (25:20).