Euskal Herriko kenpo-kai azterketa egin zuten Toki Ona kiroldegian. Neska-mutiko pila bat aurkeztu zen azterketa egitera eta maila ona erakutsi zuten, denek gainditu baitzuten. Argazkian azterketan parte hartu zuten Berako ikasletako batzuk agertzen dira, pozik lan haundia egin ondoren saria lortu dutelako, beren irakasle diren Izei Gillenea eta Koro Iriarterekin. Aupa neska mutilak!!