Hilabetean behin kontzertuak antolatuko dituzte Berako Kaxerna Gaztetxean

TTIPI-TTAPA 2015ko urt. 21a, 07:58
Urteko lehen kontzertuan RIP taldea eta Jul Bolinaga zena omenduko dute. Artxiboko argazkia

Urtarrilaren 30ean RIP taldeko Jul Bolinaga zenaren omenez eginen dute

Ekimen berri bati ekinen diote aurten Berako Kaxerna Gaztetxean. Hain zuzen, hilabetean behin, ortziraletan, kontzertuak antolatuko dituzte, eskualdeko musika taldeen eskutik. Hasiera emateko, urtarrilaren 30ean, arratseko 10:30ean, RIP taldea eta bertako kitarrajolea zen Jul Bolinagaren omenezko kontzertua-omenaldia antolatu dute, Donostiako Kolpatu eta Berako BIP taldeen eskutik.

3 euroko sarreraren truke, Kortatu eta RIP taldeen bertsioak egiten dituzten talde hauek aditzeko aukera izanen da ilbeltzaren 30ean Kaxerna Gaztetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun