Queimadaren Kofradiaren ekitaldietan kantatuko du aurten ere Berako Abesbatzak

TTIPI-TTAPA 2014ko abe. 5a, 14:41
Berako Abesbatza Queimadaren Kofradiako Ohorezko Kidea da 2005 urteaz geroztik. Artxiboko argazkia

Abenduaren 7an gaztelaniaz, euskaraz eta galegoz abestuko du Donostiako Udaletxean

Bertze urte batez, Berako Abesbatzak parte hartuko du abenduaren 7an Queimadaren Kofradiak eginen dituen ekitaldietan, Donoatiako Udaletxeko areto nagusian.

Bertze urte batez, Berako Abesbatzak parte hartuko du abenduaren 7an Queimadaren Kofradiak eginen dituen ekitaldietan, Donostiako Udaletxeko areto nagusian.

Fatima Gonzalezen zuzendaritzapean, hiru abesti kantatuko dituzte, aurtengo ohorezko kofradeak izendatu baino lehen. Lehenbiziko kanta Hojas verdes izanen da, gazteleraz, bigarrena Iaute, iaute euskaraz eta, ohikoa duenez, galegoz ere abesti bat estreinatuko dute. Aipatzekoa da Berako Abesbatza Queimadaren Kofradiako Ohorezko kide dela 2005 urteaz geroztik.

Kantaldi honen ondotik, Berako Abesbatzak Eguberri eguneko mezan kantatuko du Berako parrokian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun