Euriari aurre egin zioten Inude eta Artzaiek Berako inauterietan

TTIPI TTAPA 2012-02-21 10:19   Gizartea  Bortziriak: Bera

Asteleheneko desfilean karroza bat geldiarazi zuen Guardia Zibilak

Inude eta Artzaiek bere lana bete zuten inauterietako igandean Beran, nahiz eta eguraldi euritsia zela eta, goizeko ibilbidea laburtu. Denera 49 bikote atera ziren eta zuzenean Eztegaratik Agerrako elkartera joan ziren, dantzatu gabe.

Inude eta artzaiek euriari aurre egin zioten. Aitor Arotzena | Argazki originala

Inude eta Artzaiek bere lana bete zuten inauterietako igandean Beran, nahiz eta eguraldi euritsia zela eta, goizeko ibilbidea laburtu. Denera 49 bikote atera ziren eta zuzenean Eztegaratik Agerrako elkartera joan ziren, dantzatu gabe.

Agerra Elkartean gosaldu ondotik, ondoko plazan beraien dantzak eskaini zituzten, Momo Erregearen eta gainerako pertsonaien aitzinean. Hiru dantza izaten dituzte Inude eta Artzaiek, “Medikua iñudiakin dagoeneko agerraldia, eta Lehenbizko eta bigarren kontradantza). Horretaz gain, inude eta artzaien ahots urratua aditu zen, Bestarik behar bada eta Armeniako artzaiak kantuetan. Gainera, Inudeak eta Artzaiak martxarekin ibili ziren, gosaldu ondoko ibilbide laburrean.

Arratsaldean, ongi bazkaldu ondotik, eta eguralda zerbait altxatu zela aprobetxatuz, berriz ere Eztegara eta Altzate arteko ibilbidea egin zuten.

 

Guardia zibilarekin arazoak astelehenean

Inauterietako Astekehenean, goizeko Zingar Arraultz eskearen ondotik karrozen desfilea egin zen Berako karriketan. Ospakizuna normaltasunez igaro zen, nahiz eta guardia zibilak, Beratour Bus autobusa bi orduz geldiarazi. Nonbait, ez zuen paperik eta Gobernuko Delegaziotik aipatu dutenez, saihesbidean barna haur ttikiekin zebilen autobusa eta horrek bide segurtasunean eragin zezakeen, nahiz eta Berako karriketan geldiarazi. Bi ordu luzez atxiki zuten ibilgailua, nahiz eta Marisol Taberna alkatea eta Nekane Perez parlamentaria, guardia zibilekin solastu. Azkenean, utzi zioten autobusari segitzen, baina bakarrik Eztegarako errotondatik Altzaterako tartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa