Interneteko liburutegi eta bilatzaile digitaletatik artikulu espezializatuak nola deskargatu erakutsiko du Fernando Mikelarena irakasleak

Ttipi-Ttapa 2012-02-20 10:38   Politika  Bortziriak: Bera

Martxoko hiru ortziral arratsaldetan emanen da ikastaroa Toki Ona Institutuan

Bidasoa Ikerketa Zentroak “Giza zientzietarako liburutegi eta biltzaile digitalak” izenburuko ikastaroa antolatu du martxoko lehenbiziko hiru ortziraletarako (martxoak 2, 9 eta 16rako), Berako Toki Ona institutuan, 19:00etatik 20:30era

Fernando Mikelarenak emanen du ikastaroa | Argazki originala

Bidasoa Ikerketa Zentroak “Giza zientzietarako liburutegi eta biltzaile digitalak” izenburuko ikastaroa antolatu du martxoaren 2, 9 eta 16rako, 19:00etatik 20:30era. Zaragozako Unibertsitateko irakasle eta Bidasoa Ikerketa Zentroko kide den Fernando Mikelarenak emanen du ikastaroa Berako Toki Ona institutuan. Ikastaro honetan “interneteko liburutegi eta biltzaile digitaletatik eskura dauden liburu eta aldizkari espezializatuetako artikuluak nola deskargatu erakutsiko da”. Antolatzaileek prentsa ohar baten bitartez jakinarazi dutenez, ikastaroa dohainik da eta gehienez ere hogei lagunentzako tokia izanen da. Interesatuek izena eman beharko dute bisasoaikerketazentroa@gmail.com helbidera idatzita. Bidasoa Ikerketa Zentroak bere esker ona agertu dio Toki Ona institutuari ikastaroen antolakuntzarako erakutsi duen jarreragatik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa