Francoren bilobari gutuna antzezlana

2017/02/19 19:00

Damaso Zabalza Gizarte Bilgunea | Irurita |Antzerkiak

Igande arratsaldeko 7etan eskainiko du Artedrama-Dejabu-Le Petit Théâtre antzerki taldeak Gizarte Bilgunean

Artedrama-Dejabu-Le Petit Théâtre taldearen eskutik Francoren bilobari gutuna antzezlana ikusgai izanen da otsailaren 19an, igande arratsaldeko 7etan Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. Baztango Kultura Batzordeak Nafarroako Gobernuaren 2017ko Arte eta Kultura programaren laguntzaz antolatutako emanaldian sarrera doan izanen da, lekuak bete arte.