Aportazioak banatzerakoan Gobernuak lurralde irizpidea ere kontuan hartzea eskatuko du Baztanek

  Gizartea  Baztan

Azaroaren 24ko udal batzarrean, EH Bilduk eta Baztango Ezkerrak aurkeztutako mozioa ahobatez onartu zen

Nafarroako tokiko azpiegitura plan berria onartzekotan den honetan, erabakitze libreko aportazioak banatzeko irizpideei buruz Baztango udalak populazio irizpideaz gain lurralde irizpidea ere kontuan hartzea eskatuko du Baztango Udalak, azaroaren 24ko udal batzarrera EH Bilduk eta Baztango Ezkerrak aurkeztutako mozioa ahobatez onartu ondotik.

Etxegabetzeak saihesteko jarduera protokoloa onartu du Baztango Udalak

  Gizartea  Baztan

Etxegabetzeak saihesteko jarduera protokoloa onartu du Baztango Udalak

Etxegabetze egoera baten aitzinean gizarte langileek nahiz herriko alkateak segitu beharreko urratsak zehazten ditu

Etxegabetzeak saihesteko jarduera protokoloa onartu du Baztango Udalak. Jarduera protokolo honen helburu nagusia, gainzorpetzeagatik, gehiegizko zorpetzeagatik ohiko etxebizitza, norberaren bizitegi arrunta likidezi-faltagatik, galtzeko arriskuan duen pertsona edo familiari konponbidea ematea da. Hau da, mailegu edo kredituak ezin ordainduta etxea galtzeko arriskuan denari konponbidea ematea eta, horrela, gizarte-bazterketa egoerak saihestea.

 

50. urteurreneko erakusketa ireki du Elizondoko Lanbide Eskolak Arizkunenean

  Kultura  Baztan  Elizondo

50. urteurreneko erakusketa ireki du Elizondoko Lanbide Eskolak Arizkunenean

Azaroaren 21etik abenduaren 3ra bitartedago zabalik 

Elizondoko Lanbide Eskola 50 urtez lan bidean erakusketa ikusgai jarri dute azaroaren 21etik abenduaren 3ra bitarte Arizkunenean. Astelehenetik ortziralera 17:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 10:00etatik 13:00etara zabaltzen ditu ateak erakusketak eta bertan, 50 urte hauetako argazkiak eta bertzelako agiriak ikus daitezke.

CIP Elizondo Lanbide Eskola IIPko ikasleak Alemaniako Nazioarteko Enpresa Simulatuen Azokan izan dira

  Gizartea  Baztan

CIP Elizondo Lanbide Eskola IIPko ikasleak Alemaniako Nazioarteko Enpresa Simulatuen Azokan izan dira

Artisau likoreak eta txokolateak saldu dituzte Ulm herrialdean

CIP Elizondo Lanbide Eskola IIPko Administrazio eta Finantzetako Goi mailako Zikloko ikasleak, azaroak 15etik 17rako astean zehar Alemanian egon dira Munichetik hurbil dagoen Ulm izeneko herrialdean, Enpresa Simulatuen Nazioarteko azokan parte hartzeko.  

Joanes Ilarregik jantzi du VII. Mariano Izeta sariketako txapela

  Kultura  Baztan

Joanes Ilarregik jantzi du VII. Mariano Izeta sariketako txapela

Leitzarrarekin batera, Alazne Untxalo, Patxi Castillo eta Iker Gorosterrazu aritu ziren ortziraleko finalean.

Etxeko hondakinen kudeaketa ereduan urrats berri bat emanen du Baztango Udalak Aniz eta Berroetan

  Gertaerak  Baztan

Etxeko hondakinen kudeaketa ereduan urrats berri bat emanen du Baztango Udalak Aniz eta Berroetan

Urrian egin ziren bilkurak Aniz eta Berroetarrei egin nahi denaren berri emateko eta urte akabailarako hobekuntza nabaria izatea espero da kanpaina berriarekin

Birziklapen emaitzak urtetik urtera hobetzea lortzen ari bagara ere, oraindik bide luzea dugu egiteko hondakinen kudeaketari dagokionean. Honelaxe uste dute Baztango Balleko Etxean. Orai, Nafarroako Hondakinen Plana onartzeko atarian dagoenean, eta klima aldaketaren eta ekonomia zirkularraren gaia pil-pilean dagoen honetan, «ezinbertzekoa dugu sortzen dugun hondakin kantitateari erreparatu eta hauen aitzinean zer egin behar dugunaren inguruko hausnarketa egitea plan eta politika hauetan planteatzen diren helburuak bete edo hauetara hurbildu nahi badugu bederen».

Gizarte jardueretarako eta nazioarteko kooperaziorako diru-laguntzak eman ditu Baztango Udalak

  Gizartea  Baztan

Gizarte jardueretarako eta nazioarteko kooperaziorako diru-laguntzak eman ditu Baztango Udalak

16.000 eta 36.811,15 euro banatuko ditu hurrenez hurren 

2016 urtean Baztanen gizarte proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten talde, kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteak eta nazioarteko kooperaziorako proiektu, programa eta planak diruz laguntzeko subentzioak onartu ditu Baztango Udalak.

Baztan Berriko trafikoa haurren segurtasunerako berrantolatu du Baztango Udalak

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Baztan Berriko trafikoa haurren segurtasunerako berrantolatu du Baztango Udalak

Elizondoko auzoko bulebarretik autoak ez dira pasatzen ahalko eta inguru guztian gehienezko abiadura orduko 20 kilometrokoa izanen da

Elizondoko Baztan Berri auzoko trafiko antolaketa berria abian da. Antolaketa berriarekin haurren segurtasuna bermatuko da eta, horretarako, auzoko bulebarretik autoak ez dira pasatzen ahalko.

 

Garbiñe Elizegiren kontrako demanda gibelera botatzea eskatu du Fiskaltzak

  Gizartea  Baztan

Garbiñe Elizegiren kontrako demanda gibelera botatzea eskatu du Fiskaltzak

Azaroaren 8an hasi zen Baztango alkate ohiaren aurkako epaiketa, Aroztegia «pelotazo urbanistiko bat» dela adierazteagatik

Aroztegia «pelotazo urbanistiko bat» dela erran zuen Garbiñe Elizegi Baztango alkate ohiak, eta hitz horiengatik epaitzen ari dira. Hirigintza proiektu bat kritikatzeagatik epailearen aurrean deklaratu behar izatea onargaitza dela berretsi du alkate ohiak: «Adierazpen askatasunaren aurkako eraso bat da, azpijoko hutsa, gu isilarazteko». Palacio de Arozteguia S.L. enpresak 36.000 euroko kalteordaina eskatzen dio, baina Fiskaltzak demanda gibelera botatzea eskatu du.

Saharaztango tonbolako bizikleta Oronozko Melo Berhok eskuratu du

Saharaztango tonbolako bizikleta Oronozko Melo Berhok eskuratu du

  Gizartea  Baztan

Elizondoko ferietan Saharaztanen alde egin zen tonbolako bizikleta (Berako Katea Bikek emana) Oronozera joan da, Melo Berho Mikelarenak eraman du. Saharaztan elkarteko Lupe Zubeldiaren eskutik jaso du. Zorionak!

Garbiñe Elizegirekin solastatu gara astearteko epaiketaz

  Gizartea  Baztan  Lekaroz

Polonia, Euskal Herria eta Kurdistango musikak ekarriko ditu aurten ere Folk Ametsetan Zikloak Baztanera

  Kultura  Baztan  Elizondo

Polonia, Euskal Herria eta Kurdistango musikak ekarriko ditu aurten ere Folk Ametsetan Zikloak Baztanera

Azaroaren 6an Janusz Prusinowski Kompania ariko da Arizkunenean, azaroaren 13an Gozategi eta 20an Gani Mirzo

Hogeita zazpi urteren ondoren, Baztan, Castejon, Irurtzun, Lekunberri eta San Adriango udalek Folk Ametsetan zikloa kudeatzen jarraitzen dute. Aurten, azaroko lehendabiziko hiru asteburuetan izanen da herri horietako hainbat kultur-espaziotan.

Maria Maldonado irundarrak irabazi du Elizondoko Kasinoko margo lehiaketa

  Kultura  Baztan

Maria Maldonado irundarrak irabazi du Elizondoko Kasinoko margo lehiaketa

Bigarren saria Javier Igoa lesakarrarentzat izan zen

Maria Maldonado irundarrak irabazi zuen urriaren 30ean Elizondoko Kasinoak antolatutako margo lehiaketa eta honenbertzez, 1.000 euroko lehen saria eraman zuen. Bigarren saria (400 euro), 2013an garaile izan zen Javier Igoa lesakarrarentzat izan zen. 

Alkurruntz alderdiko aziendek ura izateko 14.000 euroko inbertsioa egin du Baztango Udalak

  Gizartea  Baztan

Alkurruntz alderdiko aziendek ura izateko 14.000 euroko inbertsioa egin du Baztango Udalak

2.000 litroko ur-depositoa, 2 kilometroko hodia eta bi aska berri egin ditu

Udako lehorte eta ur-eskasiak ikusirik Baztango udalak Alkurruntz-Atxuela alderdian alhatzen dituzten azienda buruendako askak eta ur-eramate azpiegiturak egin ditu, denera 14.000 euroko inbertsioa eginez. 

Baztan-Bidasoa bidesarearen inagurazioa eginen dute azaroaren 5ean Izpegin

  Kirola  Baztan

Baztan-Bidasoa bidesarearen inagurazioa eginen dute azaroaren 5ean Izpegin

200 kilometro inguru errekuperatu eta balizatu ditu Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioak

Baztan-Bidasoa eskualdea hainbat GRk (Ibilbide Luzeak) zeharkatzen dute: GR11 (Pirineoko Ibilbidea, Hegotik), GR12 (Euskal Herriko Bidea) eta GR10 (Pirineoko Ibilbidea, Iparretik). Sare honetara gehitu dira orain E.Lotura GR 11 – GR 12 edo Bidasoko Trekina (“Y” formako ibilbidea, Bera/Lesakan eta Lakaingo Lepoan GR11 eta GR12, Uztakortan, lotzen ditunea) eta GRT5 Kulunka/Kulunkaren Bidea (GR11 Elizondon eta Argibelen, eta GR10 Buztanzelain, lotzen dituena). Azaroaren 5ean, Izpegin eginen dute Baztan-Bidasoa bidesare berri honen inaugurazioa.

27 familietatik 25ek konposta egiten dute Anizen

  Gizartea  Baztan  Aniz

27 familietatik 25ek konposta egiten dute Anizen

Hondakinen kudeaketa hobetzeko asmoz, Aniz eta Berroetan sortzen den organiko guztua bertan gelditzea da asmoa

Baztango Udaleko hondakin teknikaria Anizen izan zen urriaren 26an, orain artio Anizen hondakinen gain lortu denaren eta hemendik goiti egin nahi dena azaltzeko. Anizen 27 familiatatik 25ek konposta egiten du, %93ak, beraz, emaitza arras-arras onak dira. 

2.000 kilo sagar jo dituzte urriaren 22an Gamioxarreko Kirikoketa Egunean

  Gizartea  Baztan  Arizkun

2.000 kilo sagar jo dituzte urriaren 22an Gamioxarreko Kirikoketa Egunean

Giro bikaina izan zen larunbatean Arizkunen, Jo ala Jo elkarteak antolatutako ospakizunean 

Kirikoketa bestaren hamazazpigarren edizioa ospatu zen urriaren 22an Arizkunen, Jo ala Jo Kultur Taldeak antolatua. Gamioxarreko dolarean gerora sagardoa bihurtuko den sagarra jo zen, 2.000 kilo inguru, eta horren inguruan hainbat ospakizun egin ziren. 

Argazki erakusketa egin nahi du Elizondoko Lanbide eskolak bere 50. Urteurrenean

  Kultura  Baztan  Elizondo

Argazki erakusketa egin nahi du Elizondoko Lanbide eskolak bere 50. Urteurrenean

Ikastetxean ikasitako ikasleei laguntza eskatu diete azaroaren 21etik abenduaren 3ra Arizkunenean ikusgai jarriko duten bilduma osatzeko

Elizondoko Lanbide eskolaren 50. Urteurreneko ospakizunen baitan, Arizkunenean argazki erakusketa eginen dute azaroaren 21etik abenduaren 3ra bitarte, biak barne. Astelehenetik ortziralera, 17:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandetan 10:00etatik 13:00etara.

Europako errugbi txapelketa irabazi du Saioa Jaurena elizondarrak

  Kirola  Baztan  Elizondo

Europako errugbi txapelketa irabazi du Saioa Jaurena elizondarrak

Espainiako selekzioak 35-7 irabazi zion finalean Herbeherei

Saioa Jaurena elizondarrak Europako emakumezkoen errugbi txapelketa irabazi du. Espainiako selekzioarekin aritu da eta Madrilean jokatutako finalean 35-7 irabazi diote Herbeheretako selekzioari.

Nabarmenak

Zorion agurrak