erran.eus

Udaberriko feria apirilaren 21ean eginen dute Elizondon

  Ondarea  Baztan  Elizondo

Ortziralean goiz eta arratsaldez ekitaldiak izanen dira, tartean ahari lehiaketaren hemeretzigarren edizioa

Aziendak, artisau lanak eta etxeko produktuak etxetik edo baserritik karrikara ateratzeko, apirilean Baztanen egiten den hitzordu nagusia gainean da. Apirilaren 21ean, ortziralean, eginen da Udaberriko Feria Elizondon, Baztango Udalak eta Cederna-Garalur erakundeak antolatuta.

Udaberriko feria apirilaren 21ean eginen dute Elizondon
Aurten ere ahari onenak sarituko dituzte Elizondon. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

10:00etan azienda feria izanen da Merkatu Plazan. Ahari lehiaketaren hemeretzigarren edizioa ere eginen da. 10:00etatik 13:30era artisautza eta bertako produktuen azoka paratuko da Merkatuko Plazan. 11:00etan txistulariak ariko dira karrikaz karrika. 11:30etik 13:30era haurrendako tailerra izanen da. 12:00etan Baztango dantzari ttikiek saioa eskainikodute, 12:15ean urteko ardi gasnaren mozketa ekitaldia eta 12:30ean bertako produktuen dastaketa. 13:00etan ahari lehiaketaren sari banaketa eginen da Merkatuko Plazan.

 

XIX. Ahari lehiaketa

Aitzineko urteetan bezala Baztango Ahari Lehiaketa eginen da eta aurtengo XIX. edizioa izanen da. Oinarrietan aipatzen denez, Baztango latxa arrazako buruak parte hartzen ahal dute eta sariak bi ataletan banatuko dira: hiru “mutur gorriendako” eta bertze hiru “mutur beltzendako”. Bi kasuetan, saria berdina izanen da: Lehengo saria, kaiku bat eta 75 euro; bigarren saria, 50 euro eta hirugarren saria, 30 euro.

Parte hartuko duten artzainek 15 euroko dieta jasoko dute garraiorako eta ahari buruak aurkezten dituzten artzainei bazkaltzeko gonbidapena ere luzatuko zaie.

2017/04/21 10:00

Merkatu Plaza | Elizondo

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa