erran.eus

Bazken aldizkatze ikastaroa eginen dute Anizen apirilaren 29an

  Ekonomia  Baztan  Aniz

Hazitik Hozie elkarteak antolatu du Baztango agroekologia eskola herritarraren barnean eta Anizko Aitor eta Mikel Azkarate anaiek eskainiko dute Jauregian

Baztango agroekologia eskola herritarraren barnean Hazitik Hozie elkarteak bazken aldizkatzeari buruzko ikastaroa antolatu du. Aldizkatze teknikak lurrari lotutako abeltzaintzarako beharrezkoak dira, tokiko baliabideetarat egokitutako manejuak direlako. Anizko Aitor eta Mikel Azkarate nekazaritza ekologikoaren bidetik bazken aldizkatze teknikekin ari dira eta ikastaro honetan, beraiek ikasitakoa interesa duten guztiekin elkarbanatuko dute. 

Bazken aldizkatze ikastaroa eginen dute Anizen apirilaren 29an
Bazken aldizkatzearen inguruan eginen dute ikastaroa Anizen. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bazken aldizkatzea zer da?
Animaliak belaietan bazkatzea eta, denbora jakin batean animaliak belaiez aldatzea da, Aitor Azkaratek aipatu digunez. «Belaia handia bada edo behi, ardi... gutti badira, belai berean puska ezberdinak egin daitezke eta bertan egunero, astero...aldatu. Ahalik eta puska ttikienak egin eta behin eta berriz puska edo belai berriak jartzea izanen litzateke hoberena, baina laborariaren denbora ere kontutan hartu behar da».
Ikastaroan zatiak nola egin, noiz erabaki belaiez aldatzea, belar motak aztertu, noiz moztu belarra etab. erakutsiko dute.
Gai honi buruz gero eta dokumentzio gehiago dago; egia da ere bakoitzak bere ikuspuntua duela. Azkaratetarrak toki ezberdinetan egon dira ikusi eta ikasten, hala nola, Valladolideko herrixka batean, Frantzian, Orreagan INTIAk duen belaietan eta teknikari ezberdinekin egon dira harremanetan. 

Ikastaroa apirilaren 29an, goizeko 10etan Anizko Jauregian eginen da. Izena emateko hazitikhozie@gmail.com

2017/04/29 10:00

Anizko Jauregia Baztan Aniz

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa