0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola antolatu dute Baztanen

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 7a, 11:39

Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik 

Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz. 

Pilar Seminario izanen da hizlaria. Psikologoa, haur prebentzioan aditua, irakaslea, Ur Tanta eskolako zuzendaria eta ama. Saio guztiak Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean eginen dituzte, 10:30etik 12:00etara.

Lehenbiziko saioa martxoaren 20an izanen da eta Haurraren zaintza eta lotura afektiboa landuko dute.

Apirilaren 24an, Bbikote harremana seme-alabak izatean izanen dute hizpide.

Maiatzaren 15ean Nola lasaitu gure seme-alabak izanen da landuko duten gaia, eta ekainaren 19an, Gatazken konponbidea. Zigorrei alternatibak gaiari buruz ariko dira solasean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun