Emakumearen Eguna hainbat ekitaldirekin ospatuko dute Baztanen ere

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko mar. 3a, 10:51

Hasteko, ‘Ez da kasualitatea’ bertso saio musikatua martxoaren 5ean

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Baztango Bilgune Feministak.

 

Berdintasun Zerbitzuari dagokionez, martxoaren 5ean, Ez da kasualitatea bertso saio musikatua eskainiko dute 19:00etan Arizkunenean. Alazne Untxalo, Amaia Agirre, Alaia Martin eta Oihana Iguaran ariko dira kantari.

Martxoaren 6-7an, Sare sozialak eta indarkeria tailerrak eskainiko dituzte Lekarozko institutuan eta Elizondoko Lanbide Eskolan.

Martxoaren 7an, Euskara eta feminismoa bidaide hitzaldia eskainiko dute Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrek 19:00etan Arizkunenean.

Martxoaren 11n, Bizentaren lumak solas jolasa eginen dute 11:00etan Elizondoko Foru Plazan. Berdintasun Zerbitzutik jakinarazi dutenez, «gazteekin eginen dugun ekimena arras interesgarria da. Bizentaren lumak izena duen solas jolas honetan, karta jokoen bidez berdintasunaren inguruko kontzeptuei buruz hausnartzea eta eztabaidatzea da helburua (indibidualki, zein kolektiboki)». Ho­rretarako gazteekin formazio saioak egiten ari da Elhuyar (proiektuaz arduratzen den aholularitza) eta ondoren, martxoaren 11n, Elizondon eginen den solas jolasa gazte hauek dinamizatuko dute.

Martxoaren 12an, Zapatila gorridun mutikoa antzezlana eskainiko dute 19:00etan Iruritan.

 

Bazkaria eta zineforuma Gaztetxean

Baztango Bilgune Feministak martxoaren 8an bazkaria antolatu du 14:00etan Gaztetxean. Izena emateko idatzi emaila ba2feminista@baztan.eus helbide elektronikora edo  watsapa edo mezua 650 729639 telefonoan, martxoaren 6a baino lehen. 17:00etan zineforum-a eginen dute Gaztetxean, Amama filma eskainiz eta 20:00etan elkarretaratzea Elizondoko Foru Plazan. Egun honen inguruan idatzia ere prestatu du Baztango Bilgune Feministak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun