Sute batek 10 Hektarea erre ditu Aritzakungo errekan

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 24a, 08:17
Foruzaingoak ere lagundu zien Oronozko suhiltzaileei, trafikoa kontrolatzeko.

Bidegorrieta  baserri inguruan gertatu zen ortzegun arratsaldean, baina ez zuten bizilagunak lekuz aldatu beharrik izan 

Sute batek 10 Hektarea sasi eta iratze erre ditu otsailaren 23an, ortzegun arratsaldean Aritzakungo erreka aldean, Bidegorrieta baserri inguruan, Erratzun. Baserria ez da inoiz arriskuan egon eta ez dute bizilagunak lekuz aldatu beharrik izan.

 

Sutearen abisua ortzegun arratsaldeko 4ak aldera eman zuten eta Oronozko suhiltzaileek itzali zuten, nahiz eta lekua hagitz malkartsua izan eta bertara hurbiltzeko zailtasunak izan. Badaezpada Iparraldeko suhiltzaileei ere abisua emana zitzaien, baina ez zuten parte hartu beharrik izan. Airetik ere ez zuten laguntzarik izan, behelainoarengatik ezin baitziren helikopteroak hegatu. Sutea 20:30 aldera itzali zuten eta suhiltzaileek foruzaingoaren laguntza izan zuten, trafikoa kontrolatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun