Orakunde egunean hasiko dira Elizondoko inauteriak ere

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko ots. 22a, 08:50
Larunbat eguerdian aterako dira orgak Elizondon.

Ortzirale arratsean Jantziloren epaiketa eta erretzea eginen dute plazan eta larunbat eguerdian mozorro eta orgen desfilea 

Ortzegun Gizen, Orakunde Eguna, Oilar Dantza… Izen ezberdinekin baina herri aunitzetan inauteriak hasteko eguna izan ohi da. Elizondon ere ikastetxeetako haurrek hasiko dute besta eta arratsaldean oilarren ordua izanen da.

 

Otsailak 23, ortzeguna

Oilar Dantza edo Orakunde eguna ospatuko dute Elizondoko ikastetxeetako haurrek. Urtero bezala, karrikadantza, bazkari eta jostetak izanen dira goizean. Arra­tsaldean, oilarren ordua izanen da.

 

Otsailak 24,  ortziralea

09:00 gazteak elkartu eta puxkabil hasiera emanen diote.

16:00 haurren desfilea izanen da. Desfi­learen ondotik, txokolatea eta dan­tzaldia antolatu dituzte haurrendako.

22:00 Jantziloren erretzea plazan.

 

Otsailak 25, larunbata

Eguerdian mozorro eta orgen ­desfilea ­eginen da herrian barna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun