Antxitonea trinketeko pala txapelketan hirugarren jardunaldia jokatu dute

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 21a, 10:57
Larunbatero partida ikusgarriak eskaintzen dituzte Antxitonea trinketean.

29 bikote ari dira, 11 lehen mailan eta 28 bigarren mailan 

Elizondoko Antxitonea trinketeko pala txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu dute otsailaren 18an. Guztira 29 bikotek eman dute aurten izena txapelketan parte hartzeko, 11k lehen mailan eta 28k bigarren mailan. Apirila bitarte ariko dira lehen fasean eta finalak maiatzaren azken aste hondarrerako iragarri dituzte.

 

Hirugarren jardunaldiko emaitzak

Otsailaren 18an, larunbatean jokatu dute hirugarren jardunaldia, goiz eta arratsaldez. Hauek izan ziren emaitzak:

San Jose eta Amianok, 29; Jauregi eta Jauregik, 40 (2. Mailakoa)

Elizalde eta Alberrok, 40; Barberena eta Altzugaraik, 39 (2. Mailakoa)

Goienetxe eta Lertxundik, 40; Otero eta Legarreak, 37 (2. Mailakoa)

Arraztoa eta Ballarenak, 28; Urtxegi eta Barberenak, 40 (1. Mailakoa)

Ruiz eta Jaenek, 28; Garaikoetxea eta Apeztegiak, 40

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun