Prebentzio saioak antolatu dituzte Baztango Gizarte Zerbitzuek

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 14a, 07:37

Otsailaren 21ean Alergiak, intoleratziak eta elikadura osasuntsua izanen dute gaia eta otsailaren 24an lehen sorospenak 

Baztango Gizarte Zerbitzuek bi pebentzio saio antolatu dituzte. Otsailaren 21ean, alergiak, intolerantzia ella elikadura osasuntsuaz ariko dira eta otsailaren 24an lehen sorospenei buruz. Izen-ematea beharrezkoa da Balleko Etxera deitzea, 948 580 006 telefonora, otsailaren 17a bitarte. 

Otsailaren 21ean, astearte goizeko 10etatik 11etara, Alergiak, intolerantziak eta elikadura osasuntsua saioa eskainiko du Amaia Meoki Plaza dietistak Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

Otsailaren 24an, ortzirale goizeko 10etatik 11:30era Lehen sorospenak hitzaldia eskainiko dute Elizondoko Osasun Etxean, Osasun etxeko profesionalek gazteleraz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun