Antxitonea trinketeko pala txapelketan bigarren jardunaldia jokatu dute

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 14a, 07:34
Jardunaldiko partidarik estuena Garmendia eta Argaratek eta Etxenikek eta Baylonek eskaini zuten. Azkenean, gorriak nagusitu ziren.

29 bikote ari dira, 11 lehen mailan eta 28 bigarren mailan

Elizondoko Antxitonea trinketeko pala txapelketako bigarren jardunaldia jokatu dute otsailaren 11n. Guztira 29 bikotek eman dute aurten izena txapelketan parte hartzeko, 11k lehen mailan eta 28k bigarren mailan. Apirila bitarte ariko dira lehen fasean eta finalak maiatzaren azken aste hondarrerako iragarri dituzte.

 

Bigarren jardunaldiko emaitzak

Otsailaren 11n, larunbatean jokatu dute bigarren jardunaldia, goiz eta arratsaldez. Hauek izan ziren emaitzak:

Perotxena eta Urtxegik, 31; Olabe eta Trantxek, 40 (2. Maila)

Arraztoa eta Ballarenak, 18; Garaikoetxea eta Apeztegiak, 40 (1. Maila)

San Jose eta Amianok, 18; Bengoetxea eta Cebrianek, 40 (2. Maila)

Huarte eta Iñarreak, 40; Galarregi eta A. Argaratek, 17 (1. Maila)

Bidegain eta Sansiñenak, 40; Maritorena eta Gamiok, 20 (2. Maila)

Garmendia eta M. Garatek, 35; Etxenike eta Baylonek, 40

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun