Paxaka txapelketako finala otsailaren 18an jokatuko dute Iruritan

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 13a, 11:25
Larunbat arratsaldeko 6ak aldera hasiko da paxaka txapelketako final nagusia.

Larunbat arratsaldeko 6etan izanen da final handia eta aitzinetik, hirugarren posturako lehia

Baztan-Errekako paxaka txapelketaren hamazazpigarren edizioko finala otsailaren 18an jokatuko dute Iruritako Aranabia pilotalekuan. Aitzinetik, hirugarren posturako lehia jokatuko dute. Ortziralean jokatu zituzten finalerdiak.

 

Finalerdietako emaitzak

Otsailaren 10ean, ortzirale arratsean jokatu zituzten finalerdiak Iruritako Aranabia pilotalekuan. Hauek izan ziren emaitzak:

 

Oscar Urrutia, Juan Mª Maia eta Miguel A. Iñarreak, 9; Manu Irigoien, Guillermo Etxenike eta Kaiet Itoiz-ek, 5

(2-0, 2-1, 3-1, 3-2, 4-2, 4-3, 7-3, 7-5, 9-5)

Xabi Barberena, Mattin Legarrea eta Joxe Mª Salaburuk, 9; Miguel Etxandi, Garikoitz Antxorena eta Gorka Urtasun-ek, 4

(0-1, 1-1, 1-2, 3-2, 3-3, 8-3, 8-4, 9-4)

 

Finala eta hirugarren posturako lehia otsailaren 18an

Gauzak honela, otsailaren 18an, larunbat arratsaldeko 5etan hasiko den jaialdian, hirugarren posturako lehia eta final handia jokatuko dituzte. Hirugarren postuaren bila, Erratzuko Miguel Etxandi eta Garikoitz Antxorena eta Iruritako Gorka Urtasun, Erratzuko Manu Irigoien eta Kaiet Itoiz eta Iruritako Guillermo Etxenikeren kontra ariko dira.

Ondotik, final nagusian, Iruritako Oskar Urrutia eta Miguel Angel Iñarrea eta Elizondoko Juan Mari Maia, Iruritako Xabi Barberena eta Joxe Mari Salaburu eta Elizondoko Mattin Legarrearen kontra ariko dira.

Bi partiden ondotik, txapelak eta sariak banatuko dituzte eta gero afaria izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun