Elizondoko inauterietako tanborradan izen emateko epea otsailaren 16ra arte zabalik

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 9a, 10:47
Aurten ere tanborrada egiteko asmoa dute Elizondoko inauterietan. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Kasino, Intza, Hiru eta Saioa ostatuetan apunta daiteke

Aurten ere tanborrada izanen da Elizondoko inauterietan eta bertan parte hartzeko izen emateko epea otsailaren 16ko arratseko 8ak arte ireki dute. Kasino, Intza, Hiru eta Saioa ostatuetan apunta daiteke.

 

Izena ematerakoan egin beharko da ordainketa: 20 euro tanborra eta pintxoen truke eta 3 euro pintxoak bakarrik.

Entsaioak, berriz, otsailaren 19an, igandean 12;00etan Iriarte pilotalekuan eta otsailaren 22an, asteazkenean 19:30ean Iriarte pilotalekuan izanen dira.

Tanborra Herriko Etxean hartzeko egunak, berriz hauek izanen dira: otsailaren 19an, igandean 11:30ean; otsailaren 22an, asteazkenean 19:15ean eta otsailaren 24an, ortziralean 19:15ean.

Behin tanborrada akituta tanborra ongi bueltatzen duenari 10 euro itzuliko zaizkio. Hondatua bueltatzen bada, aldiz, partxea 15 euro kokratu zaizkio, makil bakoitza euro bat eta tanbor osoa 60 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun