Antxitonea trinketeko pala txapelketa abiatu da otsailaren 4an

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 7a, 07:29
Maiatzean jokatuko dituzte Antxitoneko txapelketako finalak.

29 bikotek eman dute izena, 11k lehen mailan eta 28k bigarren mailan

Elizondoko Antxitonea trinketeko pala txapelketa otsailaren 4an, larunbatean abiatu da, goiz eta arratsaldez jokatutako partidekin. Guztira 29 bikotek eman dute aurten izena txapelketan parte hartzeko, 11k lehen mailan eta 28k bigarren mailan. Apirila bitarte ariko dira lehen fasean eta finalak maiatzaren azken aste hondarrerako iragarri dituzte.

 

Lehen jardunaldiko emaitzak

Otsailaren 4an, larunbatean jokatu dute lehen jardunaldia, goiz eta arratsaldez. Hauek izan ziren emaitzak:

Goienetxe eta Lertxundi, 40 – Bidegain eta Barberena, 32 (2. Maila)

Pruaño eta Plaza, 32 – Goñi eta Urrutia, 40 (2. Maila)

Otero eta Legarrea, 40 – Gamio eta Arizmendi, 22(2. Maila)

Jauregi eta Jauregi, 33 – Iantzi eta Asier Gamio, 40 (2. Maila)

Ruiz eta Jaen, 40 – Urtxegi eta Barberena, 37 (1. Maila)

Legarrea eta Garbalena, 40 – Oskariz eta Mugika, 32 (1. Maila)

 

Lehen mailan izena eman duten hameka bikoteak bi multzotan banatu dituzte. A multzoan, sei bikote dira: Ruiz-Jaen, Huarte-Iñarrea, Galarregi-Asier Argarate, Arraztoa-Ballarena, Urtxegi-Unai Barberena eta Garaikoetxea-Apeztegia. B multzoan, berriz, bortz bikote: Legarrea-Garbalena, Oskariz-Mugika, Guillermo Etxenike-Baylon, Plaza-Mitxel Etxenike eta Garmendia-Mikel Argarate.

Bigarren mailan, berriz, seina bikoteko hiru multzotan banatu dituzte pilotariak. A multzoan, Elizalde-Alberro, Pruaño-Plaza, Goñi-Urrutia, Olabe-Trantxe, Perotxena-Urtxegi eta Barberena-Altzugarai ari dira; B multzoan Mitxelena-Aitor Jaen, Etxeberria-Jon Oskariz, Unai-Jauregi-Asier Jauregi, Asier Gamio-Iantzi, San Jose-Amiano eta Bengoetxea-Cebrian; C multzoan, Goienetxe-Lertxundi, Sansiñena-Migeltxo Bidegain, Legarrea-Otero, Maritorena-Gabon Gamio, Migel Bidegai-Xabi Barberena eta Egoitz Gamio-Arizmendi.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun